Ruben Santxez: “Komertzio gune erraldoiei, sosik ere ez”

Ruben Santxez: “Komertzio gune erraldoiei, sosik ere ez” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ruben-santxez-komertzio-gune-erraldoiei-sosik-ere-ez/@@download/image/41p52-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Ruben Santxez: “Komertzio gune erraldoiei, sosik ere ez”
Jaiotzez zaragozarra, baino Gasteizen bizi da. Bertsolaria. 28 urte. Taurus. Euskal filologian lizentziatzeko “kreditu bat” falta zaiola dio. Gasteizko Bagare elkartean, tabernari dihardu. Soilik bere amamaren herriko jotak kantatzen daki. Txosnak gogoko ditu. Arabako Bertsolari Txapelketan  seigarren izan berri da.

Arrunt laket dut: Lagun on batekin solasean aritzea.

Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Izapideak. Iazko Errenta Aitorpena abenduaren 31n egin nuen.


Lasaigarri zait: Sofan etzanda egotea, besterik gabe.

Sutan jartzen nau: Politikarien jardunak eta hipokresiak neka-neka eginda naukate.


Gustura irakurri nuen: Manuel Rivasen "El lapiz del carpintero". Merezi du liburuak.

Loak hartu ninduen irakurriz: Zerena zen esango ez dudan txosten bat. Astuna zen gero!  


Bertutea: Lagunen laguna naiz.

Akatsa: Oso burugogorra eta arrunt despistatua naiz.


Ametsa: Bizitza on eta lasaia izatea gustatuko litzaidake. Ez dut uste asko eskatzea denik.

Amesgaiztoa: Eguneroko jardunean burua galtzea. Gizakioi gerta dakigun gauza okerrenetakoa da.


Barre algara eragiten dit: Ateraldiek eta pasadizoek.

Negargura ez dut urruti: Amodio ezak eragindako ondorioekin.


Urrea: Bertso eskolan ilusioz hasi berri den Josu Ormaetxea preso ohiari.

Ikatza: Politikariei eta saldutako kazetariei.


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ate asko jotzen ez naiz ausartu. Erantzuna, oro har, ona izan da.

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Jo ez, eta ate parean geratzean, orduan bai gaizki!


Hatzak zupatzen ditut: Paella on bat janaz.

Gogoko ez dudan jakia: Gibela!  


Dirua ordainduko nuke: Liburu batengatik.

Ez nieke xentimorik ere emango: Komertzio gune erraldoiei sosik ere ez. Zaila da, hala ere, esandakoa betetzea.


Zer da udaberriaren onena: Duen eragin positiboa. Hau da, odola berotu eta hormonak azaleratzea…
Udaberriaren gauzarik okerrena: Alergiak. Hala ere, "maria" pixka bat erreta dena konpon daiteke; kalamuari alergia ez diotenek, behintzat.