Ruben Ruizen 'Pellokeriak' ipuin bilduma aukeratu dute Mikel Zarate sariaren irabazle

Ruben Ruizen 'Pellokeriak' ipuin bilduma aukeratu dute Mikel Zarate sariaren irabazle Familia, bullynga, zahartzaroa eta eskola dira ipuin laburretako gaietako batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ruben-ruizen-pellokeriak-ipuin-bilduma-aukeratu-dute-mikel-zarate-sariaren-irabazle/@@download/image/ruben-ruiz-720x910.jpg
2024/06/04
Familia, bullynga, zahartzaroa eta eskola dira ipuin laburretako gaietako batzuk.
Ruben Ruizen 'Pellokeriak' ipuin bilduma aukeratu dute Mikel Zarate sariaren irabazle

Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak Ruben Ruizek idatzitako Pellokeriak ipuin-bilduma hautatu dute, hamaika lanen artean, Mikel Zarate haur literatura sariaren hamaikagarren edizioko irabazle. Hiru mila euroko saria jasoko du Ruizek eta lan honekin liburua kaleratuko du Elkar argitaletxeak. 

Pellokeriak hainbat ipuin laburrez osaturiko kontakizuna da, eta Pello izeneko mutikoa da protagonista denetan. Ipuin horietan zehar hainbat gai agertzen dira, hala nola eskola, familia, bullying-a, eta zahartzaroa. Umorea eta samurtasuna daude kontakizunetan.

Ruben Ruiz 1973an jaio zen Gasteizen eta Nafarroako Basaburuan bizi da gaur egun. Irakaslea da lanbidez, eta hainbat libururen egilea, Anekdotak haur literatura ipuin-bilduma eta Beti mugan abenturazkoa esaterako.

Lur Gallastegik irabazi zuen sariketa duela bi urte, eta epaimahaiak hutsik utzi zuen saria iaz.