Rozalen "Xalbadorren heriotzean" abesten
Rozalenek disko berria dakar esku artean, Matriz deitutakoa. Bertan euskaraz abestera ausartu da. Hori bai, espainiar telebista kate batean barkamena ere eskatu du, badaezpada, bere ahoskera dela eta: "Barkamena eskatzen diet euskaldunei".
Euskal kantu klasiko bat aukeratu du espainiar sortzaileak, Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean. Arrakasta berehalakoa izan da. Orain dela lau egin eskegi zuen sarean eta Youtuben bakarrik jada 160.000 ikustalditik gora ditu.
Laugarren aldia da Rozalenek euskaraz abesten duena, baina lehenengo aldia da bakarrik egitera ausartu dena. Espainiar kateko progama ezagunean adierazi zuen zaila dela berarentzat euskara baina "altxor bat" dela eta "zaindu behar den hizkuntza" dela.
Ez da euskaraz bakarrik aritu, ordea. Disko berrian Taxungueiras taldearekin batera galegoz abesti bat ere badu (A Virse do portovello) eta beste bat katalanez Silvia Perez Cruzekin batera (Amor del bo).

