Roxane Gay; nola ezkutatu zuen bere bortxaketa janarian

Roxane Gay; nola ezkutatu zuen bere bortxaketa janarian AEBetako idalze ezagunak 'Hunger: a memoir of my body' liburua kaleratu berri du; bertan, 12 urterekin jasandako bortxaketak eta horrek ekarritako ondorioez hitz egin du. Kontaketa latza da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/roxane-gay-nola-ezkutatu-zuen-bere-bortxaketa-janarian/@@download/image/5965457a05079.image.jpg
2018/03/01
berria
AEBetako idalze ezagunak 'Hunger: a memoir of my body' liburua kaleratu berri du; bertan, 12 urterekin jasandako bortxaketak eta horrek ekarritako ondorioez hitz egin du. Kontaketa latza da.
Roxane Gay; nola ezkutatu zuen bere bortxaketa janarian

Iragana gorputzean iltzatuta darama Roxane Gay idazle estatubatuarrak. 12 urte zituenean, mutil kuadrilla batek bortxatu zuen. Geroztik, Gay ez zen bera izan; bere mina ezkutatzeko hasi zen jaten, eta ez zen gelditu.

 

Bad Feminist liburuaren egileak esperientzia traumatiko hori kontatu du orain, Hunger: a memoir of my body eleberrian. Bertan, idazleak kontatzen du nola bere bizia beste bat izatera igaro zen bortxaketa horren ondoren: "Apurtu egin nintzen, eta jatea besterik ez zitzaidan gelditu". Gayk ez zion inori kontatu bere bortxaketa; horren ordez, bere burua suntsitzeari ekin zion. "Etengabe jaten banuen gizonak nigandik aldenduko nituela sinetsi nuen, nazkagarria ikusiko nindutelako, eta dagoeneko ni hala sentitzen nintzen".

 

 

Idazlea kontziente da bere gaixotasunaz, baina aldi berean, emakumeei argalak izan behar duten gizartearen aurka egiten du liburuan: "Emakumeok espazio gutxi bete behar dugula irakasten digute". Urte asko igaro dira Gay erasotu zutenetik, baina idazleak oraindik ere Googlen bilatzen du bere erasotzailearen izena, zertan dabilen jakiteko: "Berak nigan pentsatzen ote duen galdetzen diot nire buruari. Nik bere irudia eramaten dut nirekin egunero. Ez dut bakerik".

 

 

Iturria: El Pais.