Room in Rome

Ana eta Natasha dira zinema zuzendari donostiarraren azken pelikulako protagonistak. Espainiarra da bata, eta errusiarra bestea. Patuak Italiako hiriburuko hotel batean elkartuko ditu biak, eta maitasunak harrapatuta geratuko dira, nahiz eta badakiten ordu gutxiren buruan nork bere etxera bueltatu beharko duela. Pasioa eta erotismoa dira pelikularen bi osagai garrantzitsuenak.