Roma ****

Roma **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/roma/@@download/image/45p48-2.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Adolfo Aristarain. Aktoreak: Juan Diego Botto, Jose Sacristan, Susu Pecoraro. Generoa: drama. Herrialdea: Argentina / Espainia. Urtea: 2004. Iraupena: 155 minutu. 
45.zenbakia
Erbesteratu argentinar baten eta autobiografia idazten laguntzen ari zaion kazetari gaztearen arteko adiskidetasun harremana du ardatz Un lugar en el mundo finaren zuzendariak pelikula honetan. Oroitzapenek gaztarora daramate idazle argentinarra. Lehen amodioaren lilurak, jazzaren ferekak, zinemaren taupadek, lagunen irriek… eta, batez ere, amaren maitasunak lekua berreskuratu dute bere bihotzean. Gazte zela, bizitza bohemio baten aldeko hautua egin zuen. Amak —izenburuko Roma— ulertzen ez zuen arren, libre izateko aukera eman zion. Argentinak bizi izan zuen diktadura krudelak urratutako drama erromantiko sentibera da.