Rol jokotik ezin atera

Rol jokotik ezin atera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rol-jokotik-ezin-atera/@@download/image/20101237243south_park.jpg
2012/12/13
berria
Rol jokotik ezin atera
2004 eta 2009 urte bitartean 20.000 ordu (833 egun oso) eman omen ditu Craig Smallwood hawaiiarrak Lineage izeneko rol jokoan murgilduta. Denbora honetan guztian, jakina, ezinezkoa izan zaio eguneroko betebeharrekin konplitzea. Berea benetako mendekotasun arazoa dela argi du, eta horrexegatik eraman du auzitara NCSoft etxea: produktuak mendekotasuna sor zezakeela aurrez ez jakinarazteagatik. Epaileak ez ditu aintzat hartu Smallwooden erreklamazio gehienak, baina NCSoft ikertzen ari da kontsumitzaileari eragindako ustezko kalte emozionalak direla eta.