Rocky Marciano: Inork ez zuen gainditu

Apirilean, berrogeita hamar urte beteko dira Rocky Marciano boxeolaria ring-etatik erretiratu zela. Marcianok sei aldiz irabazi zuen munduko txapelketa pisu astunen mailan, eta inork ez zuen sekula bera menderatu. Marcianok borrokaldi guztiak irabazi zituen, eta horrek Jake La Motta eta Muhammad Ali handien pare jartzen du boxeoaren historian.
Rocco Francis Marchegiano 1923an jaio zen, AEBtako Massachusetts estatuko Brockton hirian. Boxeoaren historiako izenik handienetako bat izan zen arren, umetan beisbol jokalaria izan nahi zuen, eta II. Mundu Gerra heldu eta armadan sartu zen arte, ez zion boxeari ekin. Garai hartan 23 urte zituen. Ondorengo urteetan bere etsaiak izango zirenak, aspaldi hasiak ziren boxeoan.
Gorpuzkeraz txikia, eskas samarra eta koordinazio txarrekoa zen Rocky, baina haren entrenatzaileek azkar ikusi zuten izugarrizko ukabilkadak emateko gauza zela. Boxeo teknikei dagokienez, estilo gutxiko mutila izan zen Marciano, baina eskuin ukabilkada beldurgarria zuen.
Rocky basapiztia
Marciano 1948an hasi zen boxeolari profesional moduan. Urte hartan 11 aurkari garaitu zituen, eta horietatik zortzi, lehen roundean; arerioak K.O. utzita. 1949. urtean, 13 borroka irabazi zituen, horietatik 11, K.O.z Baina 1949 hartan, gertaera tragiko batek burumakur utzi zuen Marciano, eta horren ondorioz, ia erretiratzeko puntuan egon zen: Marcianok Carmine Vingo aurkaria erdi hilik utzi zuen ringean. Vingo bizirik atera zen, ordea, eta Rockyk inoiz baino indar handiagoz jarraitu zuen borrokaldietan.
Dena den, 1951n heldu zen Marcianoren garaipenik handiena. Pisu astunen erregearen aurka borrokatzea egokitu zitzaion, Joe Louis munduko txapeldunaren aurka, alegia. Marcianoren txikitako heroia zen Joe Louis, eta hari irabazi ostean, negar batean hasi zen ringean bertan. Roccok 1952. urtean irabazi zuen munduko lehen txapelketa, Jersey Joe Walcott-en aurka. 1953 eta 1955 urteen artean, sei aldiz irabazi zuen munduko txapelketa.
Garaipen handiak
Rocky Marciano, 1956an erretiratu zen ringetatik, 49 garaipen eta 43 K.O. zituela bere curriculumean. Ringean, besteak beste, Jersey Joe Walcott, Joe Louis eta Ezzard Charles txapeldun handiak etzanarazi zituen.
Marciano 1969. urtean hil zen, hegazkin istripu baten ondorioz. Dena den, Rocky Marcianoren mitoa 1999. urtean berpiztu zen berriz ere: Charles Winklerrek Rockyren bizitzaren inguruko filma egin zuen urte hartan. Ez zen nolanahiko boxeolaria izan, ez.