Rock´n´roll

Euskal Herria leku harrigarria da. Nola da posible beti desorduan eta berandu ibiltze hau? Nazioartean, urte asko dira rock´n´roll zatarrena underground areto txikietara itzuli zela, betiko gitarra riff-ekin, betiko notekin, betiko izerdiak ateratzeko. Gurean, ordea, asko kostatu da euskaraz kantatzen duen horrelako lehen taldea sortzea; eta pozten gara, bai horixe. Aterkings hauek mila aldiz entzun dugu gauza bera egiten dute, baina ondo egiten dute, eta hori ez da erraza. Zuzenenean ikusgarriak dira.