"Rockdelux" musika aldizkari mitikoak bere ateak itxi ditu 35 urteren ondoren

"Rockdelux" musika aldizkari mitikoak bere ateak itxi ditu 35 urteren ondoren Espainiar estatuko prentsa musikalaren ikurretako batekin ere amaitu du koronabirusak. Hala ere, aspalditik zegoen krisi sakon batean sartuta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rockdelux-musika-aldizkari-mitikoak-bere-ateak-itxi-ditu-35-urteren-ondoren/@@download/image/img_lteixidor_20191119-221400_imagenes_lv_propias_lteixidor_rockdelux_5976_24-kAXB-U48950097308eQF-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2020/05/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Espainiar estatuko prentsa musikalaren ikurretako batekin ere amaitu du koronabirusak. Hala ere, aspalditik zegoen krisi sakon batean sartuta.
"Rockdelux" musika aldizkari mitikoak bere ateak itxi ditu 35 urteren ondoren

Hala, maiatzeko Rockdelux aldizkaria izango da azkena. 35 urteko ibilbidearen ostean jada ez da gehiago paperean Rockdelux aldizkaririk argitaratuko argitaletxeen sektorean aspalditik pairatzen duen beherakadaren eta egungo krisiaren eraginez.

Izan ere, paperean argitaratzeko zailtasunak geroz eta handiagoak dira. Rockdelux-en kasuan salmentak izugarri murriztu dira eta oro har, komunikabideen egoera ez da erraza. Hori dela eta, ateak ixtea erabaki du aldizkari historikoak. Modu duinean egin nahi izan du, inongo zorrik utzi gabe eta langile, kolaboratzaile eta hornitzaileekiko zituen konpromisoei muzin egin gabe.


Rockdelux erreferentea izan da prentsa musikalean bere ibilbidea hasi zuen une beretik 1984an. Ia beti musika alternatiboaren alde eginez, musikazale ipurterreenen nahiak asetzen ahalegindu da, eta baita lortu ere. Horren adibide da Lisabö euskal taldea Rockdelux aldizkariko azala izana edota euren azken diskoaren estreinaldia (Eta Edertasunaren Lorratzetan Biluztu Ginen, 2018) Rockdelux-en web gunean egin izana.

Beti da penagarria komunikabide baten amaiera, baina are penagarriagoa eredu masiboetatik aldetzen den kultura hedatzen saiatzen den komunikabide baten itxiera. Musikazale guztion izenean milesker urte guzti hauetan horrenbeste musika on aurkitzen laguntzeagatik!