Rockari buruzko dokumentalak, Zarautzen

Rockari buruzko dokumentalak, Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rockari-buruzko-dokumentalak-zarautzen/@@download/image/rockumentalak_1369211863.jpg
2013/05/22
berria
Maiatzaren 31n, ostirala, abiatu zuten Rockumentalak! rock musikari buruzko dokumentalen seigarren zikloa. Orotara lau lan proiektatuko dituzte Modelo aretoan, eta McEnroe eta The Great Barrier taldeek kontzertua eskainiko dute ekainaren 22an.


Euskal musikagintza ezin da ulertu rock generoko erritmo eta doinurik gabe, eta azken hamarkadetan gurean sortutako ehunka talde dira errealitate horren erakusle. Horregatik, errai rockero horiei zuzendutako dokumental zikloa abiatu zuten Zarautzen orain dela sei urte, eta pixkanaka, edizioz edizio, pisua eta sona hartzen joan da Rockumentalak! jaialdia.

Aurtengoan, maiatzaren 31n abiatu zituzten proiekzioak Bob Marley reggae musikariari buruzko Marley dokumental laudatuarekin, eta ekainaren 22an, McEnroe eta The Great Barrier taldeen kontzertuek emango diote amaiera zikloari.

Proiekzioak ostiraletan egingo dituzte Modelo zine aretoan, gaueko 22:00etan hasita. Nazioarteko lan txukunak ekarriko dituzte beste urte batez Zarautzera, musikari bikainak eta genero anitzak gertutik ezagutzeko aukera emango dutenak. Aprobetxatu, gazte!

Egitaraua


Maiatzak 31, ostirala
Marley izeneko dokumentala, Bob Marleyri reggae musikari mitikoari buruzkoa. Makala disko jartzailea ariko da aurkezle lanetan.

Ekainak 7, ostirala
Love talde kaliforniarrari buruzko Love Story dokumentala. Diego R.J. El Sotano irratsaioko esatariak egingo ditu aurkezle lanak.

Ekainak 14, ostirala
Let’s get lost, Chet Baker jazz musikari estatubatuarrari buruzko lana. Iñaki Salvador musikariak aurkeztuko du.

Ekainak 21, ostirala
Daniel Johnston musikari estatubatuar ospetsuaren bizitza kontatzen duen The Devil and Daniel Johnston dokumentala. Jose Luis Blancok, El Pintalabios irratsaioko esatariak, aurkeztuko du.