Rock Jaialdia Andoainen ekainean

Rock Jaialdia Andoainen ekainean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rock-jaialdia-andoainen-ekainean/@@download/image/20125149798andoain_rock.jpg
2012/12/13
berria
Rock Jaialdia Andoainen ekainean
Hilaren 16an egingo dute Andoaingo Rock Jaialdiaren 5. edizioa, eta talde bikainak gonbidatu dituzte, atzerrikoak zein bertakoak: The Pretty Things, The Nomads, The Blasters, Paul Collins Beat, Bob Log III, On Benito eta Jupiter Jon, hain zuzen ere. 18:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrera doakoa izango da. Rock musika hoberenaz gozatzeko aukera paregabea ekainean, udako giroaren atarian.

Nafarroako plazan kokatuko dute eszenatokia, eta arratsaldeko 18:00etan hasita, rock basatia, beat-a, garajea… izango dira entzungai. Kartel irekiak eta taldeen aniztasunak ikus-entzule ugari erakarriko ditu urtero bezala Andoaingo Udalak antolatutako egunera;  aurreko edizioetan bezalaxe, sarrera doakoa izango da.

Atzerriko rock talde klasikoenak euskal talde gazteekin uztartuko dira, eta kontzertuak ixten azkenak, Berako On Benito eta Irun eta Andoaingo Jupiter Jon taldeak izango dira, handienen parean nor baino nor arituko direnak. 

Taldeak


The Pretty Things
Kenteko taldeak 1963an abiatu zuen ibilbidea. Bo Diddley-ren kantatik hartutako izena hartuta, The Pretty Things taldekoek Rolling Stones taldearen lehengusu itsusien ospea hartu zuten, eta 60. hamarkadan izan zuten beren goraldia. Gaur egun ere kontzertuak eskaintzen jarraitzen dute, beren ohiko rock psikodeliko eta garagearekin.

The Nomads
Suediako garage eta rock&roll talde mitikoa da The Nomads. 1981etik indarrean, punkaren talde esanguratsuenetako bat izan dira, eta izaten jarraitzen dute, hogei urteko ibilbidearen ostean. Solna azken lana aurten kaleratu dute, indarrak falta ez zaizkielaren erakusle.

The Blasters
Estatu Batuetako rock&roll taldeak ere 1979an hasi zuen ibilbidea, Kalifornian. Alvin anaiek hasi zuten The Blasters taldea, eta John Bazz baxu jole eta Bill Baterman bateria jolearekin batera jarraitzen dute, batetik bestera.

Paul Collins Beat
Paul Collins musikari eta gitarra joleak The Beat taldea sortu zuen Grezia, Vietnam eta Europatik egindako ibilbidearen ostean, 1979an, New Yorkera itzulitakoan. Bere ibilbidea, dena den, 1974an hasi zuen Peter Case eta Jack Leerekin batera, baina horren ostean, banda sortu eta bere ibilbideari ikaragarrizko indarra emanda, mundu osoan ezagun egin da artista.
The Beat-taldeak 2009an kaleratu zuen azken lana.

Bob Log III
Gizon bakarrak osatutako taldea da Bob Log III. Amerikarrak rock&rolla, rock esperimentala, lo-fi estiloa eta beste hainbat lantzen ditu 1990az geroztik, eta oso ezaguna egin da bere estetika eta doinu esanguratsuei esker. 30 herrialde baino gehiagotan eskaini ditu kontzertuak, 150dik gora.


On Benito
Berako (Nafarroa) blues banda osatzen dute Benito Irazoki, Benito Lertxundi eta Benito Garzia hirukoteak. Kanta gordinak, blues zaharra eta odoltsua oinarri hartuta, dira On Benitoren espezialitatea, bateria, gitarra eta harmonikaren laguntzarekin. GAZTEZULOn elkarrizketa egin genien; irakurri osoa hemen.

Jupiter Jon
2011ko  azaroan kaleratu zuen Jupiter Jonek lehen lana, Pleistozenoko Astelehenak izenekoa. Andoain eta Irungo laukotea da, eta etxean jotzeko ikaragarrizko indarrak dituzte.