Rock doinurik onenak Bilbon, helburu sozialekin

Rock doinurik onenak Bilbon, helburu sozialekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rock-doinurik-onenak-bilbon-helburu-sozialekin/@@download/image/20129282328wop.jpg
2012/12/13
berria
Rock doinurik onenak Bilbon, helburu sozialekin
Gaur bertan hasiko da The Walk On Project Festibala, eta bi egunez rock doinurik onenak nagusituko dira Bilboko La Casillan. The Hives, Los Enemigos, Doctor Deseo eta beste hainbat taldek endekapenezko buru-gaixotasunen alde eskainiko dituzte kontzertuak.

The Walk On Projectek helburu argia du: endekapenezko buru-gaixotasunen terapia eta ikerketarako diru iturriak lortzea. Hamaika dira kulturaren, kirolaren, musikaren mundutik, eta oro har alor publikotik hurbilarazi dituzten lagunak, eta oraingoan, musika festibalaren bidez, rock musikaren jarraitzaileei ere beren xedearekin elkarlanean aritzeko aukera emango diete.

Gaur, irailak 28 hasi, eta bi egunez, nazioarteko zein bertako rock talde ezagunak bilduko dituzte Bilboko La Casillan. The Hives, Los Enemigos, Doctor Deseo, El Inquilino Comunista, Soul Asylum, The Dream… zerrenda amaigabea osatu dute!

Sarrera
Kontzertuak ostiralean eta larunbatean egingo dituzte, eta egun bakoitzean lauzpabost talde igoko dira eszenatokira. Egun bakoitzeko sarrerak 35 euro balio ditu; esan bezala, gaixotasunen ikerketara bideratuta egongo dira. Halaber, bi eguneko bonoak 55 euro balio ditu.

Gainera, larunbatean haur eta gurasoentzako jarduerak prestatu dituzte egun osoan zehar, eta aukera polita izango da kontzertuez ez ezik, bertako giroaz gozatzeko. Animatu!