Rock-and-roll talde baten bira ardatz duen dokumentala emango dute gaur Gasteizko Orbain Kultur Elkartean

Rock-and-roll talde baten bira ardatz duen dokumentala emango dute gaur Gasteizko Orbain Kultur Elkartean 'Dios Salve al Rock de Estadio' dokumentala ikusi ondoren, solasaldia egingo dute bideo-dei bidez parte hartuko duen David Alvarez zuzendariarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rock-and-roll-talde-baten-bira-ardatz-duen-dokumentala-emango-dute-gaur-gasteizko-orbain-kultur-elkartean/@@download/image/Qué-estilo-musical-tocan-Muletrain.jpg
2022/11/29

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Dios Salve al Rock de Estadio' dokumentala ikusi ondoren, solasaldia egingo dute bideo-dei bidez parte hartuko duen David Alvarez zuzendariarekin.
Rock-and-roll talde baten bira ardatz duen dokumentala emango dute gaur Gasteizko Orbain Kultur Elkartean

David Alvarezek eta Ivar Muñoz Rojasek 2006an kaleratutako Dios Salve al Rock de Estadio dokumentala eskainiko dute gaur Orbain Kultur Elkartean, 19:00etan. Dokumentala New York International Independent Film and Video Festival jaialdian saritu zuten, 2009an.

Dokumentalak manager, sustatzaile eta kontraturik gabe funtzionatzen duen talde baten istorioa kontatzen du. 2006ko urrian, Muletrain talde madrildarra Alemaniara eta Frantziara joan zen bi astez, trasteak furgonetan sartu eta errepidera jo zuten. Gertatu zitzaizkien gauza asko dokumentalean jasota geratu dira. 

"Errepideko orduak eta orduak, ekipoa kargatu eta deskargatu, apurtzen doazen gauzak findu eta konpondu, ilaje eta baldintza guztietako freakekin topo egin, edozein modutan jan, okerrago lo egin, batzuetan dena eman maite dituen publiko batentzat eta beste batzuetan jaramonik egiten ez deun publiko batentzat. Festa gutxi, rock-and-roll gutxi, baina barre onak lankideekin. Eta, bi asteren ondoren, etxera itzuli gorputza hautsita eta ekonomikoki bira desastre hutsa izan dela egiaztatu", azaldu dute elkartekoek dokumentalaren inguruan.

Proiekzioaren ondotik, solasaldia egingo dute David Alvarez zuzendariarekin, bideo-dei bidez. 

Urtarriletik aurrera ziklo berria
Dokumental honen proiekzioarekin itxiko dute maiatzean hasitako zikloa. Orbain Kultur Elkartekoek adierazi dutenez, balorazio positiboa egin dute, eta, beraz, Doku-Mental zikloak jarraipena izango du urtarriletik aurrera, "film eta ideia berriekin". Zikloan eta solasaldietan parte hartu duten hizlariei ere eskerrak eman nahi izan dizkiete.