Roboten menpe laster

Roboten menpe laster https://www.gaztezulo.eus/albisteak/roboten-menpe-laster/@@download/image/89p8robot.jpg
2012/12/13
berria
2050 urterako, robotak gizakiak baino argiagoak izango dira, edo hori dio behintzat Justin Rattnerek, Intel mikroprozesatzaile-enpresa ezagunaren teknologia zuzendariak. Aurrerapauso handiak ematen ari dira robotikaren esparruan, eta Rattnerrek dioenez, gero eta alde txikiagoa dago makinen eta gizakien adimenaren artean. Izena ere jarri diote, etorkizunean gizakiaren arrazoiketa gaitasuna gaindituko duen makina horri: The Singularity.