ROBOTAK MUSIKA SORTZEN

ROBOTAK MUSIKA SORTZEN Endel, algoritmo informatikoak, Warner Music multinazionalarekin hitzarmen bat sinatu du urte honetan zehar berak sortutako bost albumak zabaltzeko. Zientzia fikziozko pelikula baten argumentua dirudi baina oraintsu errealitatean gertatutakoa da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/robotak-musika-sortzen/@@download/image/endel3.jpg
2019/03/28

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Endel, algoritmo informatikoak, Warner Music multinazionalarekin hitzarmen bat sinatu du urte honetan zehar berak sortutako bost albumak zabaltzeko. Zientzia fikziozko pelikula baten argumentua dirudi baina oraintsu errealitatean gertatutakoa da.
ROBOTAK MUSIKA SORTZEN

Programatzaile aleman batzuk sortutako aplikazioa bat da, non gogo aldartearen, klimaren, gure bihotz taupaden erritmoaren edota kokapenaren arabera konposatzen duen musika. Endelek disko ugari ditu jada Spotify-en, ambient estilokoak, bereziki gomendagarriak direnak “gau lasai baterako”, “arratsalde lainotsurako” edota “goiz lanbrotsurako” kasuaren arabera. Eta adi Nils Frahm zaleak, onerako edo txarrerako ez baitaude batere gaizki!

Honaino, bitxikeria barregarria da albistea, baina ez da hor geratzen guztia. Disko gehiago sortzeko asmoa du Endel nekaezinak, lanean kontzentratu gaitezen edota ibiltzera ateratzen garenerako zer jarri izan dezagun. Denbora kontua da Endelek gure eguneroko jarduera guztietarako musika egokia sortzea: kozinatzeko, lagunekin egoteko... 2019an bakarrik Endelek 20 disko kaleratuko ditu. Eta nik uste nuen urtean disko bat ateratzea emankorra izatea zela!

Baina noraino iritsi daiteke hau? Gizakiak sortutako musika ordezkatzeraino iritsiko al da? Beti pentsatu izan dut artean badela azaldu ezin daiteke zera hori, deitu talentua, magia edota arima, makina batek ezin duena kopiatu. Baina, non dago magia hori, atun fabriketan bezala, etengabe, behin eta berriz, abesti berdinak sortzen dituzten talde horietan? Entzun besterik ez dago K-pop estiloko artistak guztiak, bata bestearen kopia hutsalak besterik ez direnak eta gizakia da horien atzean dagoen sortzailea. Eta halere, sekulako arrakasta dute, hori nahi al du publikoak? Argi dago, K-pop-aren patroiak emulatu ditzakeela Endelek. Hori baldin bada jendeak entzun nahi duena zer axolako du talde sortzaile batek edo informatikako algoritmo batek sortuak izan diren abestiak? Ez da beraz, hain burugabea pentsatzea Endelek musikariak ordezka ditzakeela etorkizun batean, zorionez ala zoritxarrez ia gehienetan errealitateak fikzioa gainditzen baitu.