Robot batek, gizakiaren laguntzarik gabe, lehenengo kirurgia burutu du
STAR, kirurgia bat erabat bakarrik burutu duen lehen robota da. Ez du gizakiaren gidaritzarik behar izan, eta erabakiak momentuan bertan hartu ditu.

Robot batek, gizakiaren inongo laguntzarik gabe, ebakuntza bat burutu du lehengo aldiz. Ebakuntza “delikatua” eta “konplexua” zela baieztatu dute robotaren sortzaileek. Robota STAR deitzen da eta lehendik medikuntza alorrean bazuen esperientzia. Alabaina, bere aurreko esku-hartzeetan bere sortzaileen laguntza behar izan zuen prozesurik delikatuenak burutzeko.
Horregatik, bere sortzaileek ahalegin bereziak egin dituzte robotaren gaitasunak hobetzeko. Ahalegin horiek euren fruitua eman dute STARen azken bertsio honetan. Robotak, urdai-hesteetako ebakuntza bat, 'anastomosis' izenez ezagutzen dena, egin du txerri batean.
Axel Krieger, ingeniaritza mekaniko irakaslea eta ikerketaren autorearen esanetan, ebakuntza erabat arrakastasua izan zen. “Emaitza, gizakiak, prozedura bera jarraituta, izan ohi duen emaitza baino hobea izan du” aipatu du, ebakuntzak exijitzen duen zehaztasun mailari eginez erreferentzia.
Anastomosis edo intestinaleko ebakuntzetan hesteen bi zati batu behar izaten dira. Hori dela eta, zehaztasun maila altuak beharrezkoak dira mugimendu errepikakorretan helburua modu egokian betetzeko. Akatsik txikienak pazientearengan konplikazio larriak eragin ditzake.