Robinson Crusoe

Sotobanari uhartean, Japonia hegoaldean, bizi da Masafumi Nagasakino 76 urteko gizona. Orain hogei urte, jubilatu ostean, joan zen kilometro bakarreko azalera duen uharte isolatura bakarrik bizitzera. Ez du ur edangarririk ezta elikagairik ere, eta inguru hartan noiznahi izaten diren tifoiek hainbatetan deuseztatu diote babestokitzat duen kanpin denda. Biluzik ibiltzen da intsektu artean, eguzkiak belztutako gorputza bistan duela. Dena den, astean behin hurbiltzen da zibilizaziora arroza eta ur edangarria erostera. XXI. mendeko Robinson Crusoek erretiro lasaia zuen amets, eta dudarik gabe, lortu egin du.