Robin armairutik atera da bisexual moduan Batman-en komiki berrian

Robin armairutik atera da bisexual moduan Batman-en komiki berrian Superheroiaren abentura berria "Batman: Urban Legends" deitzen da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/robin-armairutik-ateratzen-da-bisexual-moduan-batman-en-komiki-berrian/@@download/image/Captura de pantalla 2021-08-13 a las 7.55.57.png
2021/08/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Superheroiaren abentura berria "Batman: Urban Legends" deitzen da.
Robin armairutik atera da bisexual moduan Batman-en komiki berrian

DC komikien azken alea, Batman: Urban Legends deitutakoa, pasa den asteartean kaleratu zen Estatu Batuetan. Bertan Robin, edo hobeto esanda, trajearen azpian ezkutatzen den pertsona, Tim Drake, bisexuala dela ezagutarazten da. 

Xehetasuna istorioaren hirugarren atalean, Sum of Our Parts deitutakoan jakinarazten da. Meghan Fitzmartin gidoilariak sortua da eta Belén Ortega marrazkilariak eta Alejandro Sánchez kolore jartzaileak marraztu dute Pat Brosseau errotulatzailearekin batera. Istorio honen amaieran, Tim-en laguna den Bernard-ek zita batera gonbidatzen du, eta superheroiak hauxe erantzuten dio: Bai, nik uste hori nahi dudala. 


Fitzmartinek istorio hau sortzeko aukera izateagatik poza agertu du: Erabat maitatua sentitzen naiz. Guztiz eskertua nago Tim Drake-n istorio hau idazteko aukera izateagatik eta ohore bat izan da horrenbeste talentudun Belén Ortega eta Alejandro Sánchez-ekin lan egitea. 

Bitartean, internauta ugarik sare sozialetatik euren poza azaldu dute Batman-en munduko pertsonaia hau LGTBIQ+ komunitateko kide izateagatik. Erabiltzaile batek bere poza honela adierazi du: Tim Drake armairutik ateratzen ikustea oso inspiratzailea da. DC-k ez zuen inoiz Robin "queer" bat izatea nahi, baina azkenik, idazle eta zaleek urtetan eskatu ondoren, gertatu da. 

Tim Drake-z gain, komikietako hainbat superheroi ere LGTBIQ+ komunitatekoak dira: Kate Kane/Batwoman (lesbiana), Robert Drake/Iceman (homosexuala), Loki (genero fluidoa) edota Jean-Paul Beaubier/Northstar (homosexuala).