Roberts eta Clooney aurrez aurre

Bi izarrak protagonista dituen Money Monster filma udan estreinatuko da. Jodie Foster da zuzendaria, eta krisi ekonomikoa du eszenatoki. George Clooney telebista saio bat duen finantzetako gurua izango da, eta Julia Roberts saioaren ekoizlea. Clooneyren pertsonaiaren aholkuak jarraitzeagatik arruinatu den gazte bat platoan sartu eta aurkezlea bahituko du. Gazteak zuzeneko emisioa baliatuko du bere erreibindikazioak egiteko.