“Rising Mountains” ****

“Rising Mountains” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rising-mountains/@@download/image/capsula_Rising Mountains.jpg
2009/06/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Capsula
97.zenbakia
“Rising Mountains” ****
Bilbon bizi baina jatorriz argentinarrak diren Martin Guevarak (ahotsa eta gitarra) eta Conik (ahotsa eta baxua) zuzendutako bandak lan bikaina plazaratu du, oraingoan Bartzelonako BCore zigiluarekin. Hirukoteak, argentinarrei Alberto Diez bateria jotzaile bilbotarrak laguntzen die, orainean ondo erroturiko rock and roll klasikoa jotzen du. Hala, Stooges, Velvet Underground edo Spacemen 3 taldeen eragina antzeman daiteke, ahalmen hipnotiko ikaragarriko soinu fluxu honetan. Laster beste disko bat plazaratuko dute Richard Hell & The Voidoids taldean aritutako Ivan Julianekin.