Ripley’s Game (El juego de Ripley) ***

Ripley’s Game (El juego de Ripley) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ripleys-game-el-juego-de-ripley/@@download/image/30p48-2.jpg
2003/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Liliana Cavani. Aktoreak: John Malkovich, Dougray Scott, Chiara Caselli, Lena Headey. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB / Erresuma Batua / Italia. Urtea: 2002. Iraupena: 112 minutu.    
30.zenbakia
Ripley’s Game (El juego de Ripley)   ***
Il portiere di notte mitikoaren egileak Patricia Highsmith idazlearen Ripley´s Game eleberriaren egokitzapen iradokitzailea dakarkigu. Ez da aipatu eleberriari buruz egiten den lehen bertsioa, baina. Izan ere, Wim Wenders maisuak Ripley´s Game aparta oinarri hartu zuen 70eko hamarkadan Der amerikanische freund interesgarria filmatzeko. Zahartu ahala, odol gosea asetuz doakio Ripley makurrari. Ezkonduta dago eta zoriontsu bizi da, antza. Artelan faltsuen salmentan ari da lanean Ripley. Baina, bat-batean, negozio ilun eta oparo hori arriskuan jarriko du bezero batek. Hortaz, bezeroa akabatu eta Italiara ihes egingo du. Gauzak, ordea, are eta gehiago korapilatuz joango dira. Luze samarra egiten den arren, thriller txukuna da.