Rikardo Arregi sariak banatu zituzten larunbatean

GAZTEZULOko Igone Fernandez Mariezkurrena kazetariari eman diote Kazetari Berria saria, aldizkarian argitaraturiko hainbat lanengatik. Sari Nagusia, aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak jaso du hedabide multimedia gisa.
Andoaingo Udalak antolaturik XXIII. edizioa zuten aurtengoa Rikardo Arregi Sariek. Euskarazko kazetaritzaren alorrean banatzen diren sari garrantzitsuenak dira hauek eta jende mordoska bildu zen Bastero Kulturgunean. GAZTEZULO ere han zen, albiste potoloa jasoa baikenuen egun batzuk lehenago: bertako zuzendariari eman zioten Kazetari Berriaren saria.
Sari Nagusia, Sari Berezia, Ohorezko aipamena eta Aitormen berezia banatu zituen Joxe Rojasek, Odile Kruzetak, Arantxa Aurretabizkaiak, Alazne Aiestaranek eta Allande Boutinek osaturiko epaimahaiak. Lehenengoa Debagoienako Goiena Komunikazio Taldeari egokitu zitzaion 2010eko urrian Sarean egindako berrikuntzengatik. Hedabide multimedia integrala jarri dute martxan Goienakoek eta epaumahaiak "pauso bat aurretik" ibili ohi direla aitortu nahi izan die.
Sari Berezia Berria egunkariko Ainhoa Oiartzabalek eraman du Nork hil zuen Begoña Urroz? erreportajeagatik. Lana geroz eta urriagoa den ikerketa-kazetaritzaren pieza eredugarri bat dela azpimarratu du epaimahaiak.
GAZTEZULOra iritsi dena Igone Fernandez Mariezkurrenari emandako Kazetari Berria saria izan da. 2010eko maiatzetik 2011ko maiatzera bitartean aldizkari honetan argitaraturiko hamaika elkarrizketa eta bi erreportaje aurkeztu zituen, eta lanak hauen "freskotasuna, irakurketa atsegina, eta ausardia" nabarmendu ditu epaimahaiak.
Gaurko kazetari euskaldunen bideak badu aurreko belaunaldiek eginiko lanaren jarraitasun bat, eta Ohorezko Aipamenen bidez lehen bidegile horien lanari ere egiten zaio aitortza. Aurten Zeruko Argiako zuzendari izandako Miren Jone Azurza eta Loiola Irratiko Ignazio Arregiri eskaini diete aipamen hori.
Azkenik Erlea literatur aldizkariari ere Aitormen Berezia egin zioten. Bernando Atxaga idazlea du eragile nagusi Euskaltzaindiak argitaratzen duen aldizkari honek eta gaur gaurkoz bi urtetako ibilbidea izan arren, erakutsitako "kalitatea" dela eta "euskarazko prentsaren historian leku bat" irabazia duela adierazi zuten antolatzaileek.
Sarituen esker oneko hitzek, eta publikoaren txalo zaparradek zipriztinduta giro polita izan zuen ekitaldiak. Goiza borobiltzeko Xabier Leteri, poesia eta kantagintzan euskal egile handienetako bat izateaz gain euskal kazetaritzan ere aritutakoa zenez, omenaldia egin zioten, Antton Valverderen eskutik bere zenbait poema pianoaren laguntzaz abestuaz.

Marta Matzir-i elkarrizketa
Jon Areitiori elkarrizketa
Bebe-ri elkarrizketa
Kilian Jornet-i elkarrizketa
Aiora Zulaikari elkarrizketa
Karlos Osinaga 'Txap'-i elkarrizketa
Asel Luzarragari elkarrizketa
Izibeñe Oñederrari elkarrizketa
Mikel eta Asisko Urmeneta anaiei elkarrizketa
Prostituzioari buruzko erreportajea
Marina 'Canillas'-i 'Ojos de brujo'-ri elkarrizketa
Alberto Iñurrategiri elkarrizketa
Gorka Urbizurekin bideo-erreportajea

Igone Fernandezen saritutako lanak GAZTEZULOn