Rigoberta Bandiniren kontzertua urrian Donostian

Rigoberta Bandiniren kontzertua urrian Donostian Sarrerak agortu diren arren, egunotan batzuk zozketatuko dituztela jakinarazi du Gaztea irratiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rigoberta-bandiniren-kontzertua-urrian-donostian/@@download/image/rigoberta.jpg
2021/08/31

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Sarrerak agortu diren arren, egunotan batzuk zozketatuko dituztela jakinarazi du Gaztea irratiak.
Rigoberta Bandiniren kontzertua urrian Donostian

Rigoberta Bandini zuzenean ikusteko aukera eskainiko du Gaztea irratiak datorren urriaren 9an, Bizi EITB ekimenaren baitan. Kontzertua Donostiako Kursaalen izango da, 20:30etatik aurrera. Saldutako sarrerekin lortutako dirua EITB Maratoiarentzat izango da, Alzheimerraren ikerketarako. Salmentan zeuden sarrerak agortu badira ere, datozen egunetan irratian, webgunean eta sareetan sarrerak zozkatuko dituztela jakinarazi dute.

Momentuko artistetako bat da musikari bartzelonarra, A ver qué pasa, Perra, Too many drugs edo In Spain we call it soledad kantuei esker, besteak beste.