Right Thoughts, Right Words, Right Action

Eskoziarrek 2009an ateratako bi diskek lau urte bete dituzte, eta batzuk jada ezinegona sentitzen genuen. Pertsonalki, aurreko lanak ilunak geratu zaizkit azken disko hau entzun eta gero. 2012an hasi ziren abesti berri hauek zuzenekoetan jotzen, jendearen erantzuna nolakoa zen ikusteko. Diskoa 2013an Alex Kaprano beraren estudioan eta Londresko Salchicha estudioetan grabatua eta nahastua izan da, eta Kapranoren hitzetan "baikortasunaren bilaketa ziniko eta eszeptikoen uzta" da, bakoitzak atera ditzala bere ondorioak...