Ridley Scott geldiezina

Zuzendari ingelesak gurean The Counselor estreinatu berri du, oraintxe Exodus filmatzen ari da, eta Prometheusen (2012) jarraipena lantzen hasia da. Hori gutxi balitz, AEBetako NFL futbol ligako jokalariengan buruko kolpeek dituzten eraginak hizpide izango dituen filma ere prestatzen hasi da. Bereziki, txapelketa horretako arduradunek jokalarien osasunarekiko erakusten duten axolagabekeria azaleratzea izango da filmaren helburua.