Ride with the Devil (Cabalga con el diablo / Chevauchee avec le diable) ***

Ride with the Devil (Cabalga con el diablo / Chevauchee avec le diable) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ride-with-the-devil-cabalga-con-el-diablo--chevauchee-avec-le-diable/@@download/image/8p44-3.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ang Lee. Aktoreak: Tobey Maguire, Skeet Ulrich, Jewel Kilcher, James Caviezel. Generoa: Western erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 1999. Iraupena: 138 minutu.  
7.zenbakia
Crouching Tiger, Hidden Dragon erakargarria sortu aurretik, gerra zibil estatubatuarrean girotutako istorio eder hau filmatu zuen Ang Lee interesgarriak. Guda aitzaki hartuta, adiskidetasunaz, leialtasunaz, maitasunaz nahiz heriotza beraz ere gogoeta egiten du maisu txinatarrak bertan. The Ice Storm eta Sense and Sensibility edo Brokeback Mountain aparten maila erdiesten ez duen arren, oso pelikula berezia da. Gogoan izan Ang Lee maisuak ez duela sekula film kaskarrik egiten. Merezi du.