Ricardo Ugarte, Julia Otxoa, eta Urko Ugarteren erakusketa inauguratuko dute gaur Donostian

Ricardo Ugarte, Julia Otxoa, eta Urko Ugarteren erakusketa inauguratuko dute gaur Donostian Artea, adiskidetasuna eta ahaidetasuna uztartzen dituen erakusketa otsailaren 18ra arte izango da zabalik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ricardo-ugarte-julia-otxoa-eta-urko-ugarteren-erakusketa-inauguratuko-dute-gaur-donostian/@@download/image/erakusketa.png
2022/11/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Artea, adiskidetasuna eta ahaidetasuna uztartzen dituen erakusketa otsailaren 18ra arte izango da zabalik.
Ricardo Ugarte, Julia Otxoa, eta Urko Ugarteren erakusketa inauguratuko dute gaur Donostian

Erakusketan Ricardo Ugarteren eskulturak eta obra grafikoko pintzelkadak daude; Julia Otxoaren obra berriko bi atal, bat poesia bisualarena eta beste bat obra grafikoarena; eta Urko Ugarteren mihise eta paper gaineko akrilikoak, guztiak obra berrikoak. 

Hiru bideren elkartzea izango da erakusketak dakarrena, "hiru egile bat etorrita artearen ulerkeran". "Disziplinarteko agerpen estetikoen aniztasunen unitatea, eskultura, lan grafiko, margo eta arte digitaletik abiatuta, abangoardia historikoen dimentsio erromantikoa berreskuratzen dute. Artea sentitzea existitze beraren aurreko jarrera moduan. Ikertze intelektuala bizitzeko filosofia da, sormenaren bitartez eta izateko denbora anitzen bidez. Artearen dimentsio epirituala, iparrorratz eta esperimentazio iraunkor moduan", azaldu dute erakusketaren inguruan.

Gaur inauguratuko dute erakusketa, 19:00etan, Urko Ugarteren zuzeneko musika emanaldiarekin, eta urtarrilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da, astelehenetik larunbatera, goiz eta arratsaldez. Abenduaren 21, 24 eta 31n eta 2023ko urtarrilaren 5ean, goizez bakarrik izango da irekita.

Jarduera osagarriak
0tsailera bitarte, artistekin eurekin bisita gidatuak eta bi libururen aurkezpenak izango dira. Azaroaren 26an, bisita gidatua izango da Julia Otxoarekin, eta abenduaren 12an, Ricardo Ugarterekin. Urtarrilaren 30ean, Urko Ugarte izango da bisitaren arduraduna, eta otsailaren 9an, Edorta Kortadi.

Bestetik, abenduaren 16an, Ricardo Ugartek bere azken liburua aurkeztuko du: Singladuras (2022). Egileak bere bizitzako bidaian egindako testuak, beste artista eta literato batzuen katalogoetarako idatzitako aitzinsolasak, bere prentsako artikuluak, unibertsitateetan eta ekitaldi ofizialetan egin dituen hitzaldiak eta bere obrari buruzko hausnarketak bildu ditu liburuan, argazkiekin batera.

Julia Otxoak ere bere lana aurkeztuko du abenduaren 19an, Resurrección poema-liburua. Egileak azaldu duenez, “familia-oroimena erreskatatzen du, 1936ko estatu-kolpe militarraren ankerkeriak kendutako ahotsak. Lurpetik ateratako poema; oroimena, biktimen duintasunaren aldeko apustu garbiaren bidez; eta poza, ezbeharrari aurre egiteko erresistentzia gisa. Gurasoen, izeba-osaben, oraindik ere oinazearen hemorragiatik humanitatearen, biktimak oroitzeko duintasunaren eta indarkeria ideiak inposatzeko modu gisa erabat arbuiatzearen zentzu sakon bat helarazi didaten guztien oroimenetik sortu da. Naturarekiko, paisaiarekiko, animaliekiko, landareekiko... lotura ederrarekin eta errespetuarekin batera”.