Rhythm & Sound

Tikimanekin gogoratzen al zara? Ke artean, iluntasunean, begiak itxita eta ahots finarekin kantari gogoratzen dugu. Eta bere atzean, giro ezinbereziagoa sortzen, base erritmikoan zuri bi. Erritmoa eta soinua. Hilerritik ateratako baseak egiten maisu dira Rhythm & Sound-ekoak. Dub jamaikarraren mamia eta musika elektronikoaren janzkera. Oraingoan ahotsik gabe. Azala bezain iluna, iluna, iluna.