“R-evolucion”

“R-evolucion” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/revolucion/@@download/image/46p15-3.jpg
2004/11/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Arma Blanca
46.zenbakia
Iraultza: Gauzen egoeran gertatzen den aldaketa bortitza. Eboluzioa: Erakundeen zein gauzen bilakaera edo aurrerapausoa. Bi hitz hauek erabilita, Arma Blanca taldekoek diskoaren izenburua osatu dute. Diskoko kantuak entzunda, ordea, azken urteotan estatu mailan egiten ari den rap musikaren bideari jarraitzen diola esango genuke, eta guk, behintzat, ez diogu iraultzaren —edo garapenaren— arrastorik antzeman. Horrek ez du esan nahi, ordea, estatuko rap zaleentzat disko interesgarria izango ez denik.