Review formatu berritzailea estreinatuko du EITB-k

Review formatu berritzailea estreinatuko du EITB-k Hainbat plataformatan zabalduko dira edukiak, eta lehena Mediterraneo erdialdeko migrazio-krisiaren ingurukoa izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/review-formatu-berritzailea-estreinatuko-du-eitb-k/@@download/image/aitamarialbiste.png
2023/01/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hainbat plataformatan zabalduko dira edukiak, eta lehena Mediterraneo erdialdeko migrazio-krisiaren ingurukoa izango da.
Review formatu berritzailea estreinatuko du EITB-k

EITBk Review formatu berritzailea estreinatuko du ostegunean, hilaren 26an. Asier Sanchez EITBko kazetariak sortu eta zuzendutako egitasmoa da, eta EITBren hitzetan, "gaurkotasuna kontatzeko modu berritzailea proposatzen du, Europa mailan aitzindari". Edukiak hainbat plataformatan zabalduko dira, eta lehen sortak Mediterraneo erdialdeko migrazio-krisia jorratuko du, Review: Aita Mari izenarekin.

EITBren YouTubeko kanalean estreinatuko da. Pieza guztiak bertan ikusi ahal izango dira, eta baita eitb.eus-en eta EITB Nahieran-en ere. Gainera, sare sozialetarako eduki bereziak izango dira, "komunikatzeko eta elkarrizketa sortzeko modu berriak" bilatu nahian. #ReviewAitaMari hashtag-a erabiliko da sare sozialetan.

Hala, gazteengana eta sareetako erabiltzaileengana heltzea dute helburu: "Eduki digitalak eta informazio-kontakizuna gazteei eta formatu berriei egokitu eta bideratzea da asmoa, kontuan izanda publiko horrek Internet eta sare sozialak informazio-iturri nagusi gisa erabiltzen dituztela".

Aurrestreinaldia Bilbon
Review: Aita Mari -ren aurrestreinaldia egingo dute bihar, hilaren 25ean, 19:30ean, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Bertan egon nahi dutenek review@eitb.eus helbidean eman dezakete izena