Mikel Ayestaran, George Steer/Gernika saria
Bakearen aldeko kazetaritza egiteagatik jasoko du saria.

Beasaingo kazetariak urteak eman ditu nazioarteko gatazkak lehen eskutik transmititzen eta gerren inguruko informazioa eskaintzen. Egun, Jerusalem hirian finkaturik dago, eta bertatik ematen du inguruko egunerokotasunaren berri, gehienbat EITB telebista katean. Urtetan egindako lana aitortzeko, Gernika-Lumoko Udalak George Steer/Gernika saria eskainiko dio, bakearen aldeko kazetaritza lantzeagatik. Sari hau ematen duten lehen aldia da.