Gure Bazterrak jaialdiak aurtengo kartela ezagutzera eman du

Gure Bazterrak jaialdiak aurtengo kartela ezagutzera eman du Gure Bazterrak festibalaren 5.edizioa Zestoako plazan egingo da, 2022ko Azaroaren 5ean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-bazterrak-jaialdiak-aurtengo-kartela-ezagutzera-eman-du/@@download/image/67638c05-41c7-bac1-b9cb-845f112e18ae.png
2022/09/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gure Bazterrak festibalaren 5.edizioa Zestoako plazan egingo da, 2022ko Azaroaren 5ean.
Gure Bazterrak jaialdiak aurtengo kartela ezagutzera eman du

Berriki lau taldez osatuko den kartela aurkeztu dute Gure Bazterrakeko lagunek. Herriko, hau da, Zestoako taldea izango da kartel burua, Grises. Berarekin batera Merina Gris, J Martina eta Neomak arituko dira edizio eder honetan. 

Antolakuntzak adierazi du, kartela osatzerako garaian, genero irizpideak eta berdintasuna hartu dituztela oinarri. Horrek isla dira talde guztietan daudela emakumeak. Jaialdiaren edizio honetan emakumeen ikusgarritasuna aldarrikatu nahi da, hasi oholtza gainetik eta antolakuntzaraino. 

Gure Bazterrak musika zabaltzera eta kontzertuak antolatzera bideratzen da, artistei aholkularitza eskainiz eta musikazaleoi honelako jaialdi ederrak eskainiz. Sarrerak jada salgai daude hemen.