Requiem for a Dream (Requiem por un sueño) ****

Requiem for a Dream (Requiem por un sueño) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/requiem-for-a-dream-requiem-por-un-sueno/@@download/image/4p42-4.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Darren Aronofsky. Aktoreak: Jared Leto, Jennifer Connelly, Ellen Burstyn. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2000. Iraupena: 102 minutu.  
Requiem for a Dream (Requiem por un sueño)   ****
Telebistak alienatutako emakume heldua da Sara bakartia. Harry izeneko seme gazte bat du Sarak. Harryren neska-lagunak arropa-denda bat jarri nahi du berak diseinatutako jantziak saltzeko. Dirurik ez du, ordea. Hortaz, droga trafikatzen hasiko da Harry neskalagunaren ametsak betetzeko. Baina ametsak amesgaizto bilakatuko dira berehala. Pi interesgarriaren egileak telebistaren zein drogaren menpe eroritako galtzaileen erretratu gordina dakar. Estetika iraultzailez apaindutako amesgaizto samina da Requiem for a Dream. Drogak —legalak zein debekatuak— protagonisten ametsak pitzatu eta hondamendira bultzatzen ditu. Zirraragarria da.