REPUBLIC DISGRACE ****

Hellacopters taldeko gitarrajolea da Thunder Express-en bizkarrezurra, eta nabari da, bai horixe. Rock and roll erakustaldi polita da disko hau, baina dena den, hau ez da Hellacopters, eta suediarren odol beroa apur bat hoztuta ageri da hemen. Luxuzko gitarra riff eta moldaketak, ezinhobe garatutako abestiak, eta buruan itsatsita geratzen diren eta zakur zaharren jakinduria erakusten duten ahots melodia bikainak. Horixe topatuko duzue disko honetan. Ez gehiago eta ez gutxiago. Republic Disgrace kantuaren bideoak taldeak zuzenean zer eman dezakeen erakusten du . It´s just rock´n´roll!