Reptile Youth

Reptile Youth https://www.gaztezulo.eus/albisteak/reptile-youth/@@download/image/reptile_1391689290.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Reptile Youth
148.zenbakia
Reptile Youth
Elkarrizketak alde batera utzita, kostata aurkitu dut talde honi buruzko informaziorik, alemanez salbu. 2009. urtean Kopenhagen sortu zen talde honek gaur egun Europa nahiz Asiako aretoak dantzan jartzen ditu. Zehatz hitz egiteko, lehenago lortu zuten arrakasta Txinan Danimarkan baino. Speeddance edota Be My Yoko Ono single eta bideoklipek erakusten dute ezinezko egingo zaizula burua eta oinak geldi mantentzea, konturatzen zarenerako abestiaren erritmoa barnean edukiko baituzu. Aurten Zea Maysen Da diskoa ekoitzi duen Dave M. Allenek ekoitzi zuen disko hau 2012an.