Renoir

10eko hamarkada erdialdean, Auguste Renoir pintoreak Cagnes-sur-Mer eskualdera alde egin zuen azken urteak bertan ematera. Gerora zinema zuzendari entzutetsu bilakatuko zen Jean Renoir semea ere aitaren albora bueltatu zen Lehen Mundu Gerran zauritua izan ostean. Han, Andree Heuschling izeneko neskatxa aitaren inspirazio iturria izan zen, Blonde a la rose koadrorako kasu, semearen lehen emazte bihurtu aurretik.