Remixed from the motion picture

Jainkoaren Hiria. Munduan hiriak bezainbeste errealitate daude, eta gu ate ondoan daukagunaz ere ez gara ohartzen. Komunikazioaren aroan bizi omen gara, milaka kilometrora dagoen ezezagunarekin hitz egin dezakegu internet bidez, eta urteak dira bizilaguna usteltzen ari dela eta ez gara ohartu. City of God filmeak begiak irekitzen lagunduko ote digu? Zigarroak irauten duen bitartean, agian. Filmaren soinu bandak Brasilen 70eko hamarkadan auzo txiroetan entzuten zen musika ekarri digu. Funk, jazz, bossa. Kaixo! Zer moduz? Asko pozten nau zu ezagutzeak. Horren ondoren kaleratutako nahasketek berriro egungo musika brasildarra ezagutzeko aukera ematen digute. Kaixo! Zer moduz?. Elektronikaren erresuma mugak zabaltzen ari da.