“Remix + beste harribitxi batzuk” ***

“Remix + beste harribitxi batzuk” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/remix--beste-harribitxi-batzuk/@@download/image/remix_fermin_muguruza.jpg
2010/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Fermin Muguruza
103.zenbakia
Fermin Muguruza eta bere lagunen lan berri honek 2008. urtean kaleratutako Ashmatic Lion sound system diskoko kantuen erremixak jasotzen ditu eta, hauekin batera, azken bi urteotan Irungo musikaria tartean izan duten beste hainbat egitasmotako doinuak ere. Horien artean, Todos los dias son tuyos eta Basajaun pelikulen soinu bandetarako kantuak, eta AHTren aurkako Gelditu AHT abestia. Nahasketetarako, ohi legez, lagunengana jo du: Javi Pez, Neil Zion Train, Rude, Rob Smith edo Xabi Pery tartean; oinarri elektroniko, reggae eta dub ketsuarekin itzulipurdika.