“Relationship of Command”

“Relationship of Command” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/relationship-of-command/@@download/image/At_The_Drive_In_Relationship_of_Command.jpg
2012/02/03
kritika
Testua: Haize Galarraga
At The Drive-IN
126.zenbakia
Estudioko hiru lan bakarrik izan arren, denboraren poderioz kultuzko taldea bilakatu da post hardcorearen jarraitzaileentzako. Soinu primitiboetatik joera progresiboranzko bilakaera izan zuten. Honako hau 2000ko lana da, azkena. Diskoak, bestalde, ederki islatzen ditu taldearen banaketaren ondorioz sortu ziren The Mars Volta eta Sparta bandek hartu zituzten bideak. Azaleko Troyako zaldiak diskoaren efektua irudikatzen du: erakargarria eta kalterik eragingo ez duena dirudi, baina barruan dugularik, zabaldu eta gure arima hartuko du, Cedric Bixler-Zavalaren ahotsak kontzientzia astintzen digun bitartean.