Relapse

Relapse https://www.gaztezulo.eus/albisteak/relapse/@@download/image/Ministry_Relapse.jpg
2012/07/06
kritika
Testua: Haize Galarraga
Ministry
131.zenbakia
Urdaileko ultzera baten ondorioz heriotzetik gertu egon ondoren, Al Jourgensen sasoi betean dator. Bost urte joan dira Ministryren materialik atera gabe, baina inoiz egin duen lanik astunena eta azkarrena osatu du 53 urterekin. Paul Barker betiko bidelaguna albo batera utzita ere, Ministryren oinarri industriala bere horretan mantentzea lortu du. Ezinezko bonbo bikoitzek eta gitarra zorrotzek zuzentzen dituzten erritmo zanpatzaileek astindu ederra emango diote edozein bozgorailuri. Gai politikoak alde batetara utzi gabe, hitzetan George W. Bush ahaztu duela dirudi, aurreko hiru diskoetan ez bezala. Uztailean Euskal Herrian zuzenean ikusi ahal izango ditugu.