Reggaetoiaz nazkatuta, bere bizilagunaren musika isilarazten duen gailua sortu du argentinar batek

Reggaetoiaz nazkatuta, bere bizilagunaren musika isilarazten duen gailua sortu du argentinar batek Nork ez du noiz edo noiz, bizilagunaren musika entzun behar izan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/reggaetoiaz-nazkatuta-bere-bizilagunaren-musika-isilarazten-duen-gailua-sortu-du-argentinar-batek/@@download/image/Captura de pantalla 2024-02-27 a las 11.25.47.png
2024/02/29
Nork ez du noiz edo noiz, bizilagunaren musika entzun behar izan?
Reggaetoiaz nazkatuta, bere bizilagunaren musika isilarazten duen gailua sortu du argentinar batek

Askorentzat reggaetoia musika estilo gozagarria bada ere, beste batzuentzat gogaikarria suertatu liteke. Baina, zer egin zure bizilagunak ez badu ulertzen ez duela eraikin guztiarentzat musika jarri beharrik? Argentinar batek arazo honentzako irtenbidea topatu du: bluetooth teknologiaren bidez bozgorailuak isilarazten ditu. Asmakuntzari reggaeton-be-gone izena jarri dio.

Asmatzailea Roni Bandini da eta gaitasun sozialetan oso habila ez denez, bizilagunari musika jaisteko eskatu beharrean, irtenbide sortzaile hau otu zaio. Gailuak adimen artifiziala eta bluetooth teknologia erabiltzen ditu bizilagunaren bozgorailuetan reggaetoia entzuten den bakoitzean, hau antzeman eta automatikoki isilarazteko. Behin gailuak estilo musikal hau erreproduzitzen ari dela konturatzen denean, bluetooth bidez bozgorailu horietara konektatzen da eta isilarazteko seinalea bidaltzen du.

Hau lortzeko, asmatzaileak gailua entrenatu beharra izan zuen reggaetoia errekonozitu zezan: reggaetoi abestien oinarrien datuak erabili zituen gailuari soinu patroiak irakasteko. Algoritmoen bitartez gailuak bere gaitasuna perfekzionatu ahal izan zuen eta bere isilarazteko funtzioa aktibatu.

Alabaina, reaggaeton-be-gone gailuak zenbait muga ditu. Gailuak musika estilo hau soilik ezagutzen du eta beraz, genero hau erreproduzitzen duten bozgorailuak soilik isilarazten ditu. Ez da gai musika estilo ezberdinen artean bereizketa egiteko. Gainera, gailuak bizilagunaren onarpena behar du bluetooth bidez honen bozgorailuetara konektatzeko eta beraz, bizilaguna kooperatzeko prest ez badago alperrik gabiltza. Hori bai, espero dut asmatzaileak helarazi nahi zion mezua ulertuko zuela
behintzat bizilagun reggaeton zaleak.