Reggae musikaren kronologia

Reggae musikaren kronologia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/reggae-musikaren-kronologia/@@download/image/65p28-3_1365511491.jpg
2006/07/07
erreportajea
Bostehun urte inguruko epean, 1494-1981 urteen bitartean, Jamaikaren historia eta reggae musika ulertzeko ezinbestekoak diren hainbat gertakari jazo ziren. 

1494 Cristobal Colon Jamaikara iritsi zen.

1523
Afrikatik indarrez ateratako lehen 300 esklaboak iritsi ziren Jamaikara. Espainiarrek irlako indiar guztiak hil zituzten.

1655
Ingalaterrak Jamaika bereganatu zuen, eta esklabutzak indarrean jarraitu zuen.

1692
Lurrikara handi batek Port Royal hiria urperatu zuen. Port Royal Karibeko piraten gotorlekua zen. Garai hartan, munduko hiri gaizto eta aberatsena omen zen, eta kultur mugimendu handia omen zuen (Londresen pareko).

1739
Ingelesen atzaparretatik ihesi, Jamaikako mendietan ezkutatutako esklaboek autonomia lortu zuten, eta Afrikako ohiturak mantentzen saiatu ziren. Cimarons-ak ziren.

1887
Marcus Garvey jaio zen. Garvey izan zen beltz harrotasunaren eta Afrikarako itzuleraren bultzatzaile nagusia. Marcus Garveyk sekula bete ez den iragarpena egin zuen: Afrikan errege bat koroatuko zutela, eta errege hark mundu osoko beltz esklaboak askatuko zituela eta ama lurrera itzularaziko zituela.

1930
Estatu golpea eman eta gero, Rastafari Makonnen izeneko jauntxoa Etiopiako enperadore koroatu zuten. Haile Selassie da, erregeen errege, jaunen jaun, Judeako leinuaren lehoi konkistatzailea. Jamaikarrek Marcus Garvey-k iragarritako salbatzailea zela sinetsi nahi zuten, eta jainkoaren ordezkari izendatu zuten. Orduntxe sortu zen Rasta erlijioa.

1945
Otsailaren 6an, Robert Nesta Marley jaio zen St. Ann´s konterriko Nine Miles-en.

1948
Milaka jamaikar Ingalaterrara abiatu ziren lan bila.

1953
Bunny eta Skully-k Jamaikako historiako lehen musika grabaketa egin zuten. Kantuak "I Love You" izena du.

1954
Clement Coxsone Dodd-ek Studio One grabazio estudioa sortu zuen. Aipatu estudioa, ezinbestekoa da Jamaikar musikaren historia ulertzeko.

1962
Jamaikak independentzia lortu zuen. Bob Marley-k bere lehen singlea kaleratu zuen, "One Cup Of Coffee" eta "Judge Not" abestiekin. Jamaikan danborrak eta perkusioak debekatuta daude, rasta erlijioarekin eta marihuanarekin lotura dutelako.

1966
Haile Selassiek, Etiopiako diktadoreak, Jamaika bisitatu zuen. Jamaika AEBetako turismoaren erreferentea bilakatu zen.

1972
Bob Marley eta Wailers taldeak Island diskoetxearekin sinatu zuten. Nazioarte mailako arrakastaren hasiera izan zen.

1973
Jamaikar jatorria duen Kool Herc-ek sound systema estreinatu zuen New York hirian. Raparen hastapenak dira.

1975
Haile Selassie hil zen. Burning Spear musikariak "Marcus Garvey" diskoa kaleratu zuen. Sustraizko reggaearen urrezko aroa hasi zen.

1981
Maiatzak 11, Bob Marley hil zen. Reaggea oihartzuna galtzen hasi zen nazioartean.