Reggae Legends ***

Komunikabide handietan inolako aipamenik egin ez badiote ere, uztailaren 10ean utzi gintuen jamaikar musikaren garapena ulertzeko ezinbestekoa den abeslari handi honek. 54 urte zituen soilik, baina izugarrizko ondarea utzi digu. Reggae musikak izan duen garapenaren adibide, soul musikaren eraginpean beti ere, dancehall estiloaren sorreran ezinbestekoa izen zen. Abeslari eta kantu egile ez ezik, ekoizle ere izan zen eta gaur egun jamaikar musikaren izar handi diren abeslari gazteei lehenengo aukerak eman zizkien. Aurten kaleratutako disko laukoitz honek 1984 eta 1985 urte bitarteko kantuak jasotzen ditu.