Reggae eta hip hopa, nahi adina

Donostiako reggae, hip hop eta kaleko kulturari buruzko Jammin Jam jaialdia egingo dute laugarren urtez, azaroaren 6an, larunbata Doka Donostiako Kafe Antzokian.
Musika izango da jaialdiaren ardatza. Euskal Herriko Revolutionary Brothersek, King Konsulek, Yanuk (sound system) eta Skakeitanek (ska eta dantza), Alemaniako Soul Forcek (remixak), Guyanako Ras MacBeanek (New Roots) eta Frantziako Irie Ites (produkzio propioa, remixak eta hip-hopa) taldeek joko dute. Musika emanaldiez gain, beste jarduera batzuk izango dira. Esate baterako, 20:00etan, Ganjazz elkarteko kideek Cannabisaren arriskuen murrizketa erantzukizunezko kontsumoa bideratuz: ereduak eta pausoak goiburupeko hitzaldia emango dute.
Jaialdirako sarrerek sei euro balio dute.