Reggae Armintzan eta rocka Bermeon

Reggae Armintzan eta rocka Bermeon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/reggae-armintzan-eta-rocka-bermeon/@@download/image/20107149418Cartel_Txapel_2010.jpg
2012/12/13
berria
Armintzan egingo dute Txapel Reggae larunbatean eta doan izango da. Ginea, Afrika, Frantzia eta Espainiako reggae musikariek parte hartuko dute jaialdian. Baita Euskal Herrikoek ere; Irungo Bad Sound Systemek eta Bilboko Bilbomatiksek. Musikaz gain, perkusioa, Afrikako dantzak eta skate izango dira. Hain zuzen ere, skatean aritzeko gunea inauguratuko dute.
Bermeon, bestalde, hainbat talde ariko dira Aritzatxu rock jaialdian larunbatean bertan.


Hona hemen Txapel Reggae jaialdiaren egitarau osoa:
Skate
11:00. Skate ikastaroa. BSO Soundek musika jarriko du.
17:00. Skate jolasak. Opariak banatuko dituzte. DPTA Sound taldeak musika jarriko du.
Perkusioa
12:30. Rasta poteoa Armintzako tabernetan barrena, Orabai perkusio taldeak gidatuta.
Afrikako dantzak
18:00-19:30era. Doako ikastaroa eta erakustaldia.
Kontzertuak
22:00-06:00. Chulito Camacho, Yannis Odua Yalah Crew taldearekin, Seyni and Yeliba, Souleyman & Laina Ankh Yalah Crew taldearekin, Bad Sound System eta Bilbomatiks.

Bestalde, honako taldeek joko dute Bermeon Aritzatxu Rock Jaialdian:
Lobo Electrico (Tolosa), El Desvan del Macho (Arrasate), Elfo Negro (Deustu), Los Steaks (Bermeo), Powerflip (Bermeo), Los Frenos (Bermeo), Capsula (Bilbo-Argentina), Villapellejos (Bilbo), Trigger Travis (Pasaia), Okasientes (Bermeo), The Qüibbles (Bilbo), Dictadura (Zarautz), Los Daggers (Espainia), La Urss (Espainia) eta Gonzalo NCC + Yiru Dj-K.
Kontzertuez gain, azoka txikia izango da kanpina doakoa izango da.
Info + : http://www.aritzatxurock.com