Refractory Obdurate

Refractory Obdurate https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Leire Palacios
Wovenhand
163.zenbakia
Refractory Obdurate
Deseroso sentiarazi zaitzaikeen sorkuntzaren bikaintasuna dauka David Eugene Edwardsek erditzen dituenak, eta horrelakoa da berak gidatutako taldearen bederatzigarren estudio lana. 16 Horsepower taldea sortu zuenak etsi dio behingoz post rockaren birika grisari, eta emari horren haizeari esker, bestelako indar intentsoa eman dio taldearen ibilbideari. Hala ere, jarraitzen dira beste estilo batzuetako ezaugarriak igartzen; folka kasurako, baina batez ere ukitu metala da gailentzen dena. Primitibotik punkera doazen bateria kolpe argiei esker hezurtzen den Masonic Youth abestia aspertu barik entzun daiteke loopean.