“Reel I: Months and a day”

“Reel I: Months and a day” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/reel-i-months-and-a-day/@@download/image/24p15-3.jpg
2002/11/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Super Ape
24.zenbakia
Hazi egokia landatzen denean, fruitu onak jasotzea denbora kontua izaten da. Loud & Lone taldeak landatutako haziak fruituak ematen darrai. Espainiako estatuan egiten den reggae onenari adar berria jaio zaio; Super Ape izena du eta 70eko hamarkadako rocker estiloko reggae dotorea eskaintzen digu. Santanderretik datoz, Euskal Herriko hainbat musikarirekin lankidetza estuan. Kantu propioak, gehienak, eta Heptones taldearen bertsioa. Bide onetik doaz. Urte askotarako.