REDSTONE REPLAY: EGUN BAKARREKO JAIALDI OPAROA ONDARROAN

REDSTONE REPLAY: EGUN BAKARREKO JAIALDI OPAROA ONDARROAN Udazkenean egiten den Redstone Soluk musika zikloa egonkortuta dago jada herrian. Horregatik, proposamen berri bat luzatu nahi izan dute antolatzaileek: Redstone Replay jaialdia. Bere lehen edizioa apirilaren 27an izango da, larunbatez 18:30tatik aurrera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/redstone-replay-egun-bakarreko-jaialdi-oparoa-ondarroan/@@download/image/mikroa.jpg
2019/02/28
Udazkenean egiten den Redstone Soluk musika zikloa egonkortuta dago jada herrian. Horregatik, proposamen berri bat luzatu nahi izan dute antolatzaileek: Redstone Replay jaialdia. Bere lehen edizioa apirilaren 27an izango da, larunbatez 18:30tatik aurrera.
REDSTONE REPLAY: EGUN BAKARREKO JAIALDI OPAROA ONDARROAN

Udazkeneko jaialdiaren filosofia ez galtzeko udaberriko edizio hau iazko Redstone Soluk jaialdian parte hartu zuten musikariekin osatu dute: Naroa, Larry Bird, Keu Agirretxea, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola, Joseba Irazoki, Joseba B. Lenoir, Petti, Mice, Jon Basaguren, Rafa Rueda eta Klag Klub. Kalitatezko izenak jaialdi berriari bultzada emateko. Aipatu, Joseba B. Lenoir-ek aurten bakarka emango duen kontzertu bakarra izango dela, salbuespen moduan.

 

Udazkeneko zikloan, artista bakoitza bakarka aritu zen egun ezberdinetan, oraingo honetan kartel bakar eta indartsu bat osatu nahi izan dute. Apirilaren 27an elkartuko dira musikari guztiak, egun bakarrean beren proposamena Ondarrura hurbiltzen den edonori luzatzeko.

 

Makro festibalen garaian formatu txikiaren alde egin nahi izan dute, publiko eta artistaren arteko harreman estua lortzeko helburuarekin. Beraz, energia trukaketa horretan sinisten dugunok badugu zer ospatu, arnasgune baita horrelako jaialdi baten jaiotza dekretuz zuzeneko emanaldiak mugatu nahi dituzten honetan. Gogoratu, apirilak 27, larunbata.

 

Redstone Replay jaialdirako sarrerak, bihar, martxoaren 1ean jarriko dituzte salgai Beikozini antzokian. Aldez aurretik 12 euro eta egunean bertan 15 euro, zeren zain zaude?