Red Riding Hood

Red Riding Hood https://www.gaztezulo.eus/albisteak/red-riding-hood/@@download/image/2011446629RED_RIDING_HOOD.jpg
2011/04/04
kritika
Testua:
Aktoreak: Zuz: Catherine Hardwicke. Akt: Amanda Seyfried, Gary Oldman, Julie Christie.
117.zenbakia
Red Riding Hood
Txanogorritxo eta otsoa hartu, nerabe-hormona batzuk gehitu eta Twilight (2008) arrakastatsuaren itzala jarraitzekotan da Catherine Hardwicke. Ipuin klasikoarekin apenas du zerikusirik filmak: familiak Henryrekin ezkondu nahi du alaba Valerie, baina neskatxak Peter aizkolaria maite du. Elkarrekin ihes egitekoak direnean, baina, urteetan herrixka beldurtuta izan duen otsogizonak Valerieren ahizpa hilko du...